entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-17

‘Gerorik balego’ kanta aurreratu du Olatz Salvadorrek

Donostiarrak irailean kaleratuko duen hirugarren lan luzearen bigarren aurrerapen-abestia da. “Trantze batean sartzeko deia” dela azaldu du, izaera elektroniko nabarmenekoa.

olatz salvador olatz salvador

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

‘Basan’ izeneko aurrerapen-kanta zabaldu zuenean, disko berri bat kaleratzeko asmoa iragarri zuen Olatz Salvador musikari donostiarrak. Orain bigarren singlea sareratu du: ‘Gerorik balego’.

Sorkuntza-ziklo berri honetan soinu aldaketa bat egitera “ausartu” dela aitortu du Salvadorrek. Izan ere, oinarri elektronikoek eta distortsioek markatzen dituzte orain arte ezagutzera eman dituen bi ale berriak, bigarrenean lehenengoan baino “zikin, oldarkor eta basatiago".

Etsipenetik hasi du ‘Gerorik balego’: "Zerbaitetan sinestu nahi nuke, baina zakar da giroa", dio. Baina kantak aurrera egin ahala nabari zaio itxaropenari zirrikitua zabaltzeko borondatea. Izan ere, "dantza katartiko batera eraman nahi gaituen bidaia" modura definitu du Salvadorrek berak abestia.

‘Gerorik balego’ kanta 2022 urtean sortu zuen Loraldiaren testuinguruan, izen bereko egitasmorako. Datorren iraila amaieran Olatz Salvadorrek argitaratuko duen hirugarren diskoaren parte izango da, daukagun “mundu panorama ilun” honen aurrean “oihu egiteko gogoa” duela aitortu du.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.