Urte hasieran aurkeztu zuen Olatz Salvador musikariak Aho Uhal diskoko bigarren singlea – Gelditu Hor–, eta orain abesti horri dagokion bideo berria zabaldu du.
Urtarrilean argia ikusi zuen Aho Uhal hau Salvadorren bakarkako bigarren lan luzea da, Haritz Harreguyren Higain estudioan grabatua eta Pablo Novoak ekoitzia. Gelditu Hor abestirako, bestalde, Idoia aramaiotarraren kolaborazioa izan zuen, eta mezu nagusi bat: «Min ematen badizu, ez egon hor; on egiten badizu, gelditu hor»
Donostiako Victoria Eugenia antzokian emandako aurkezpen kontzertuko irudiekin osatu du bideoa, Bideolan Ikus Entzunezko Proiektuak-en eskutik.