entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-29

Gaur hasiko da Rock on Top Gasteizen

Musikari buruzko lau dokumental eta mahai-inguru dakartza programak ekainaren 19ra bitarte.

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Rock on Top egitarauaren hirugarren edizioa abiatuko du gaur, maiatzak 29. Hain justu, Azkena Rock jaialdian zuzenean ariko diren taldeen inguruko lau dokumental proiektatuko dituzte eta, hala, rockazeek gertuagotik ezagutu ahal izango dituzte musikari horien biografiak.

Guztira lau saio izango dira, denak 19:00etan, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan. The Swell Season dokumentalak zabalduko du programa. Mundua Glen Hansard-ekin eta Markéta Irglová-rekin maitemindu zen Once filmean izan zuten kolaborazio musikalak goraipatutako Oscar sari bat lortu zuenean. Maitasunak eta ospeak eragindako euforiaren eta nahasketaren inguruko begirada intimoa da dokumental musikal hau

Ekainak 5
Born Innocent: The Redd Kross Story Freak brothers esaten zitzaien Jeff eta Steve McDonald anaien taldearen aldeko alegatu sutsua, taldea azken lau hamarkadetako Ipar Amerikako rockaren talde berezienetako bat eta eragin handieneko bat izan dela aldarrikatzeko. Garajeko punka, glama, power popa, metala, lautasuna, burugogorkeria eta gorabehera burugabeak nahasten dituen zentrifugagailu koloretsu eta alai bat.

Ekainak 12
Mavis!
Mavis Staples: eszenatokitik jaitsi nahi ez duen 84 urteko dama handia.

Ekainak 18
L7: Pretend we are dead
Artxiboko material eta etxeko bideo mordo izugarri handi baten gainean, grunge aroak eman zuen talde izugarrienetako bateko kideek erabateko zintzotasunez hitz egiten dute beren gorakadari buruz, gainbeherari buruz eta jendeak eskatu zielako itzuli izanari buruz.

 

Gainera edizio honetan, Rocka musika herrikoi garaikidean: sua ala errautsak? izenburuarekin, rock musikaren arloko protagonista ezagunek mahai-inguru batean genero honek gaur egun duen egoeraz hausnartuko dute.

Egitarau osoa eta xehetasunak HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.