entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-06-19

Forbidden Colours diskoetxeak agur esan du 10. urteurrenean

Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dute egindako ibilbidea, irailaren 13an izango da jaialdia, eta diskoetxeko artistek elkarrekin joko dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Forbidden Colours diskoetxeak hamarkada bat bete duen urte berean iragarri du badoala, amaiera iritsi dela. Baina, dolurik ez eta festa handi batekin ospatu nahi dute urte hauetan guztietan egindako lana.

Hitzordua irailaren 19an izango da Bilboko Kafe Antzokian, eta Forbidden Colours familiako artistak batuko ditu oholtza gainean: Aitor Etxebarria (diskoetxearen sortzailea), Amorante, Ander Unzaga, Ekhi Lambert, Empty Files, Galder, Joseba B Lenoir, Ke Lepo, Maia Ibar (Dual Split), MICE, Moxal, Sara Muñiz, Rüdiger, Testura, Eñaut Zubizarreta aka Trigger, Xabi Zeberio eta Zabala.

Ateak 21:30ean zabalduko dituzte eta 22:00tan hasiko da showa. Aurreratu dutenez, katalogoko abestirik gustokoenak joko dituzte elkarrekin.

Sarrerak salgai daude jada Kafe Antzokiaren webgunean: 12€ aldez aurretik, 15€ bertan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.