Iraileko lehenengo asteburuarekin batera itzuliko dira folk doinuak Urduñara. UrduFolk jaialdiaren 11. Edizioa hilaren 1etik 3ra bitarte izango da. Kale-animazioa, kontzertu didaktikoak eta Udal-bandaren emanaldiek beteko dituzte bazterrak, baina egitarauko hitzordurik garrantzitsuenak kontzertuak izango dira.
Guztiak aire librean izango dira, Foru Plazan eta, Euskal Herriko taldeak ez ezik, Galizakoak eta Kataluniatik etorritakoak ere igoko dira oholtzara.
Guadi Galego (galizar eszenako izen entzutetsua), Goxua n’Salsa (doinu latinoak euskaraz), Sensei Music Ensemble (Amurrioko Alex Lopez kontrabaxu-jotzailea buru) eta Guillem Anguera dira 2023ko UrduFolk jaialdiaren kartelak dakartzan izenetako batzuk.