Konfinamendu garaian etxean sortutako kantak borobildu eta aurreneko diskoari forma emateko lanetan dabiltza Aitor Armentia eta Ihana Iriondo.
Armentia musikari gasteiztarrak lau hizkuntzatan idatzi ditu UDDA proiektuaren aurreneko lan luzea osatuko duten abestien letrak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta katalanez.
Abentura musikal autogestionatu honetan Ihana Iriondo du bidelagun, eta azken hau batez ere ekoizpenaz arduratuko da.
Dagoeneko lehenengo singlea zabaldu dute, Florecer, eta honi dagokion bideoklipa ere bai. Uda hasierarako disko osoa prest edukitzea espero dute.