entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-06-20

Fermin Muguruzak nazioarteko bira bat egingo du 40. urteurrena ospatzeko

2025ean ekingo dio eta 18 kontzertu emango ditu Europan, Amerikan eta Asian. Euskal Herriari dagokionez, ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan ariko da, eta sarrerak igandean (ekainak 23) jarriko dituzte salgai.

Gaurko egunez (ekainak 20), duela 40 urte, Kortatuk lehenengo maketa kaleratu zuen. Eta data hau bera aukeratu du Fermin Muguruzak 2025ean egingo duen nazioarteko kontzertu-bira iragartzeko. Besteak beste Itziar Ituño, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola ageri diren bideo baten bidez zabaldu du albistea. Lau hamardako musika-ibilbidea mundo osoko zaleekin ospatzeko modua izango da.

Joan den udaberrian kontzertu handi bat iragarri zuen, abenduaren 20rako, Miribillan. Sarrerak berehala agortu eta bigarren hitzordu bat ere baieztatu zuen, abenduaren 21erako, hain justu.

Orain, ordea, mundu osora iritsiko den ospakizun eta agur luzeago baten berri zabaldu du. Urtarrilaren 18an abiatuko du nazioarteko bira Tenerifen; hilabete berean Bartzelonan ariko da baita ere. Otsaila eta martxoan helduko dira Madril, Santiago de Compostela, Paris eta Tolosa (Okzitania), besteak beste. Udaberrian Zurichen, Berlinen, Santiago de Chilen, Buenos Airesen, Bogotan eta Mexikon joko du.

Euskal Herrian ekainaren 18an ariko da Donostian, Anoetako Estadioan. Emanaldi honetarako sarrerak igandean (ekainak 23) jarriko dituzte salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Gainontzeko hitzorduetarako tiketak ere aurki izango dira eskuragarri.

Roma eta Tokyo ere badaude bere ibilbidean, eta oraindik zehaztu ez duen azken-azken geldiune bat egingo du 2025eko urrian.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.