Gasteizko Aste Nagusia ate-joka dator, eta abuztuaren 4tik 9ra bitarteko jaietan musika eskaintza zabala izango da Arabako hiriburuan. Udalaren eskaintzaz aparte, Gasteizko Txosnak elkarteak antolatutako zuzeneko-programa oparoa ere izango da. Aurreko urteetan bezala, txosnek antolatutako ekitaldiak Arabako Campusean izandi dira, Etorri Gugana! Lelopean.
Hiru agertoki iragarri dituzte: bi karpa, eta aire zabaleko beste bat. Zeledon jaitsi eta Aste Nagusia ofizialki hasi bezperan, gainera, Entxosnazio eguna egingo dute (abuztuak 3), eta Sres Tensos, Bulego, Malandro eta Xerularen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
Aste Nagusia ofizialki hasita, sei egunez segidan, iluntzero izango dira kontzertua; guzti-guztiak 21:00etatik aurrera. Eskaintzarik borobilena abuztuak 7 eta 8 egunetarako gorde dute.
Abuztuak 4, ostirala
NEGRA CUCARACHA, EIRE, JUANTXO SKALARI & LA RUDE BANDA, SKABIDEAN, DJ PEZON eta GORA ETORRI
Abuztuak 5, larunbata
ERASOZ ERANTZUN, EZTA ILEN, AKERBELTZ, BITSA JAIA eta JIMMY DAZZ SESIONS
Abuztuak 6, igandea
VIBORA, KOLPEKA, TROPA DO CARALLO, LA EXCAVADORA, PINEAPPLE SWEETS, BALZA eta YNGRYD
Abuztuak 7, astelehena
DUMB BOYS, ANNEKDOTAS & APOLO G´S, LOS CHICOS DEL MAÍZ, ØDEI, KOMADU eta GORRIONTXU ETA LAZTANA
Abuztuak 8, asteartea
EZPALAK, TXOPET, MERINA GRIS, BELAKO, MIRAVALLES eta ROSA MARI
Abuztuak 9, asteazkena
STR, TOC, HOFE x4:40, ALBANY eta LAMIA MARI.