70. hamarkadan Niko Etxartek euskal musika irauli zuen "Euskal rock and roll" kantuarekin. Horrela gogoratu nahi izan du Esker 1000 ekimenak, eta “gaur 2018, Euskal rocka hameka nabarduretara zabaldu da : rock and roll, folkrock, punk rock, heavy, pop rock, etabar... Euskal rockaren kantu mitikoenak denok ezagutzen
ditugu, beraz, helburua dugu 1000 musikariko talde bat osatzea, kantu hauek berriz hartzeko”.
Imajinatzen dituzue mila musikari bertsio hori zuzenean egiten?
Hori da esker1000 ekimenaren funtsa. “Ideia da euskal rockari omenaldi bat egitea”. Omenaldi horren aitzakian, musika eta ikusentzunezkoak landuko dituzte bi urtez. Aurtengo ekainean jaialdi bat izango da Ipar Euskal Herrian, eta 2019an aldiz “mila musikarik 11 kantu berriz hartuko dituzte” Hego Euskal Herriko gune handi batean, estadio bat ziurrenik.
Ikusentzunezkoen irudia
Eta bideogintzan ere ekarpena egin nahi du musika ardatz hartuta Euskal Herri osoan ez ezik, diasporan ere eragin nahi duen ekimen honek. Hasteko Niko Etxartek aspaldi sortutako kantuaren tutorialak jarri dituzte youtuben, edozein musikarik bere ekarpena egin ahal dezan, eta beraien webgunea eta sare sozialen bitartez edozeinek parte hartu izango du ekimenean.