entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-29

Euskadiko Orkestra eta Kalakan elkarrekin

Herri musika ardatz, Euskadiko Orkestrak eta Kalakan taldeak disko bat grabatuko dute elkarrekin, eta aurkezpen bira egingo dute udazkenean. Jagoba Astiazaranek moldatu ditu kantuak orkestrarako

Euskal tradizioko kantuak biltzeko eta elkarrekin zabaltzeko xedea duen proiektu batean lanean ari dira Euskadiko Orkestrako eta Kalakan-eko musikariak. Jagoba Astiazaran musikari eta konpositoreak hamabi kantu orkestrarako moldatu ditu, eta horiek disko batean bilduko dituzte. Maiatza eta ekaina bitartean grabatuko dute lana, eta udazkenean plazaratuko dute, Elkar etxearen zigilupean. Argitaratzeaz bat, diskoa aurkezteko kontzertu bira bat ere egingo dute elkarrekin, eta, data zehatzak oraindik jakinarazi ez badituzte ere, aurreratu dute emanaldiak urrian eta azaroan izango direla, Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian. Juanjo Oconen zuzendaritzapean ariko dira musikariak emanaldietan.

Iaz zen plazara ateratzekoa egitasmoa, baina, «ageriko arrazoiak tarteko», atzeratzea erabaki zuten. Orkestrak duela bi hamarkada abiatutako KlasikAT egitasmoaren jarraipena da proiektu berria. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.