entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-14

Errietan taldeak aurreneko diskoa kaleratu du

Zazpi lagunek osatutako talde mutrikuarra 2018ko uda amaieran sortu zen, eta sorterrian aurkeztu berri dute, bi kontzerturekin.

Iera Naberan, Julen Ruiz, Amaia Arantzamendi, Nahia Elesgarai, Leire Elezgarai, Maitalen Aranberria eta Ainhoa Arreitaunandia dira Errietan taldea. Orain dela hiru urteko auzoko festa batzuetan hartu zuen forma Mutrikuko bandak. Hasieran bertsio-taldea zen, baina arian-arian euren kantak konposatzen hasi ziren. Gerora, pandemia garaian, nork bere etxean garatu eta entseatu ditu bere zatiak eta, azkenik, Mutrikuko bertako AME estudioetan borobildu dituzte abestiak. 

Taldearen debut disko homonimoa gertuko tokietan jarri dute salgai, baina gehiagotara zabaltzeko asmoa dute, eta lehenbailehen zuzenekoen bitartez bere proposamena aurkezteko egarriz ere badaude. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.