Willis Drumond taldea geldi dagoenean, abeslariak bakarrik aritzeko baliatzen du. Eta horrela egingo du Ekizak udazken honetan ere. Bost kontzertu iragarri berri ditu. Donibane Lohitzunen bi egingo ditu hilabete baten buruan. Aurretik Iruñeko Katakrak liburudenan arituko da. Bilbon eta Ondarroan ere kontzertu bana emango du.
urriak 22 Iruñeko Katakrak
urriak 23 Donibane Lohitzune, Kaia
azaroak 21 Bilbo, Bira
azaroak 23 Donibane Lohitzune, DZG
abenduak 13 Ondarroa, Portuko ranpi