entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-19

EHZ festibala ospatuko dute Irisarrin, uztailaren 2tik 4ra

Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit… eta beste hainbat izen aurreratu dituzte eta, momentuz, 150 sarrera jarri dituzte salgai webgunean.

2020ko ezinbesteko etenaren ostean, EHZ festibala bueltan da. Uztailaren 2an, 3an eta 4an izango da, Irisarrin, Behe Nafarroan. Duela bi urte egin legez, plaza eta pentzea hartuko ditu eta, pandemiak baldintzatuko duen arren, antolatzaileek 1.000tik gora lagun espero dituzte.

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiaren 25.edizioak neurri bereziak aplikatu beharko ditu: txerto edota PCR ziurtagiriak, jende kopuru mugatua (4m koadro lagun bakoitzeko), zutik eta maskara jantzita egon beharra…. eta, akanpatzeko aukerari dagokionez, oraindik ez dakite posible izango den ala ez.

Egitaraua osatuko duten zenbait artistaren izenak iragarri dituzte jada, hala nola: Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit, Haz(a)marka kantu eta antzerki ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Tio Teronen semeak; Andoni Ollokiegi bakarlaria…

Gainera, Ospitalea Ondarearen etxearekin elkarlanean batetik, eta Brigada Ubelak-en eskutik bestetik, hainbat tailer, mahainguru eta animazio ere antolatuko dituzte.

Momentuz 150 sarrera jarri dituzte salgai www.ehz.eus webgunean, 35 euroan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.