entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-28

Egunero kantaren bideoklipa aurkeztu du Gatibuk

Musikak Salbatuko Gaitu laneko abestia da, eta gizakion etengabeko transformazioari egiten dio erreferentzia.

“Egunero hiltzen gara eta egunero jaiotzen gara” diote Gatibuko taldekideek. Egunero kantarena ez ezik, hori da konfinamendu garaian konposatutako Musikak Salbatuko Gaitu disko osoaren mezu nagusia ere.

Kantaz kanta ari dira Gatibukoak lan osoa aletzen, eta Egunero bideoklipa da berriena.

Gernikarrak 2020an ziren taldearen 20. urteurrena ospatzekoak, baina pandemiak kontzertu berezi hori atzeratzera behartu ditu. Azkenean, datorren azaroaren 13an izango da Miribillan. Sarrerak taldearen webgunean eskura daitezke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.