entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-01

Dupla, Olatz Salvador, Zetak eta Itziar Ituño izango dira Hamaika Gara ekimenean

Gure Eskuk uztailaren 3rako antolatutako dinamikan, zuzeneko musika entzun ahal izango da Bilboko ibaian ibiliko den itsasontzi batetik.

Gure Eskuk deituta, Hamaika Gara ekimena egingo dute datorren uztailaren 3an Bilboko Areatzan; erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena izango da. Antolatzaileek iragarri dutenez, Ibaizabaleko urak eszenatoki bilakatuko dira, bertan ibiliko den itsasontzi batetik kontzertua emango baitute Duplak, Olatz Salvadorrek, Zetak taldeak eta Itziar Ituñok.

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da, eta publikoa Areatzako pasealekuan, Erripako kaian eta Areatza nahiz Udaletxeko zubietan biltzea aurreikusi dute.

Dupla eta Itziar Ituñoren arteko elkarlanaren emaitza da, hain justu, ‘Hamaika Gara’ abestia, eta urrian plazaratutako bideokliparen arrakastaren ondoren, estreinakoz abestuko dute jendaurrean. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.