Uda-sasoia hurbiltzearekin batera, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak egitarauaren aurrerapena aurkeztu du. Publiko guztien neurrirako eskaintza ondu nahi dute, eta ‘Bidaiak eta exotismoa’ ildo tematikoak ehunduko du aurtengo musika eta dantza ikuskizunen programazioa.
‘Uda, emdazu musika’ leloa aukeratu dute aurten, eta musika koralaren presentzia nabarmena izango da egitarauan. Bertako abesbatzak izango dira, baina baita atzerrikoak ere, Bach Collegium Japan edo Cappella Mariana formazio txekiarra kasu.
Jaialdiak Riccardo Chailly, Ivan Fischer edo Gustavo Gimenoren neurriko zuzendari entzutetsuak izango ditu aurten, orkestra handien gidari. Bakarlari gailenen artean, berriz, nabamentzekoak dira Sol Gabetta, Patricia Kopatchinskaja eta Alexandra Dovgan.
Musika ez ezik, dantza izango da programazioaren beste zutabeetako bat, Käfig Konpainiaren Folia ikuskizunarekin, Ursula Lópezen flamenkoarekin, Tabakalera Dantzan zikloaren dantza garaikidearen eskaintzarekin eta baita Musika Aitzaki zikloak hartuko dituen beste hainbat dantza-hitzordurekin.
Informazio gehiago eta sarrerak Hamabostaldiaren webgunean