Doctor Deseo taldeak ‘En el brillo de tus ojitos’ lan berria aurkeztu zuen udaberri hasieran, eta orain kontzertu-sorta berezia iragarri dute udazken-negurako.
Momentuz bost hitzorduren berri eman dute, abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 11ra bitarte, guztiak Hego Euskal Herrian.
‘Suavemente me mata con su canción’ izena jarri diote bira berri honi. Izan ere, taldearen abesti “geldoenak”, “kabareteroenak”, “emeki-emeki datozen kanta intentsoenak”, aukeratuko dituzte zuzeneko hauetarako.
Abesti “teatralenak” aukeratuko dituztela ere esan dute, eta taularatze kutun, oniriko eta goxoa emango dietela. Hain justu, antzokiak aukeratuko dituzte eszenaratzerako eta, beraz, ikusleek aulkietan eserita jarraituko dute ikuskizuna.
Taldeak bira honetan bidelagun izango ditu Aiora Renteria eta Itziar Sanchez trapezio-dantzaria.
Sarrerak salgai jarri dituzte euren webgunean.
Abenduak 6: Agurain, Harresi Aretoa
Abenduak 15: Donostia, Victoria Eugenia
Abenduak 20: Iruña, Baluarte
Abenduak 27: Tolosa, Leidor
Urtarrilak 10: Bilbo, Arriaga