Larrabasterrako Auzoetxeak urteurrena bete du eta, horren karietara, besteren artean, Di-Bertsio Arratsaldea izeneko ekimena jarri dute martxan. Herritarren ezkutuko talentuak partekatu, ezagutu eta elkarrekin gozatzeko helburua aitortu diote hitzorduari. Lotsak alde batera utzi eta bat egiteko deialdia luzatu dute.
Hala, ia edozein diziplinatan (antzerki txikiak, txisteak, bakarrizketak, dantza, playbacka…) eta baita ere musikan ezkutuan aritzen diren herritarrak gonbidatu dituzte euren talentua argitara ateratzera.
Bakarka nahiz taldeka har daiteke parte eta bakoitzak, gehienez, 15 minutuko tartea izango du nahi duena erakusteko.
Ekainaren 8an izango da, 18:00etatik aurrera, Larrabasterrako AuzoEtxean. Oinarrizko materiala bertan izango da. Parte hartzeko interesa dutenek auzoetxelarrabasterra@gmail.com helbidera idatz dezakete.