Depeche Mode taldeak iragan martxoan kaleratu zuen 15. diskoa: Memento Mori. Eta, hain justu, disko hori Europan aurkezteko bira iragarri dute orain. Orotara 29 hitzordu berri jakinarazi dituzte, tartean, Barakaldokoa.
2024ko martxoaren 21ean joko dute, BEC-en, eta sarrerak uztailaren 19tik aurrera erosi ahal izango dira lasttour.org, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglés bitartez. Hala ere, aurre-salmenta ere egingo dute uztailaren 17an livenation.es-en.
Euskal Herrira heldu aurretik, Londres, Colonia eta Múnich-etik pasatuko dira, besteak beste. Gertutasunari dagokionez, Madrilekoa eta Bartzelonakoa izano dira euskal zaleentzat erreferentziazko hitzorduak.
Banda britainiarrak hainbatetan bisitatu du Bizkaia, bestek beste honezkero hiru aldiz hartu dutelako parte BBK Live jaialdian. Datorren urteko martxoan, baina, Kobetamendi ez eta BEC beteko dute.