Barricada taldeak Txantrean lehenengo kontzertua eman zueneko 39. urteurrena bete denean, talde horretako gitarra eta ahotsa izan zen Boniren omenezko disko bat prestatzen ari direla jakinarazi duten azken honen sare sozialen bitartez.
Bakarkako etapan nahiz Barricadaren parte gisa, Iruñeko musikariak utzitako kantarik esanguratsuenak hartu eta 20 bat artistaren esku utziko dituzte, bertsiona ditzaten. Diskoak 2021 amaieran ikusiko du argia. Oraindik ez dute kolaboratzaileen zerrenda jakinarazi, ezta kaleratze data zehatza ere ez.
Bonik 2018an galdu zuen ahotsa laringe minbizi baten ondorioz, eta 2021eko urtarrilean hil zen.