entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-25

Bi abestik osatutako Adore lana aurkeztu du Zea Maysek

Adore homonimoak eta Zuk Borroka Hasi kantek osatzen dute talde bizkaitarraren lan berria, eta bideoklipa ere kaleratu dute.

Bi urte joan dira Atera diskoa argitaratu zutenetik. Zea Mayseko partaideek ezin izan du disko hura nahiko luketen bezala aurkeztu, baina beste disko luze bat osatzeko adina abesti konposatu arte itxaron ordez, arian arian sortuz doazen piezak partekatzea erabaki dute.

Hala, bi abestiz osatutako Adore lana aurkeztu berri dute: Adore eta Zuk Borroka Hasi dira kanta horiek, eta lehenengoaren bideoklipa ere zabaldu dute.

Bi piezak iragan apirilean grabatu zituzten Tarragonako La Casa Muradan, eta bi kasuetan Ricky Falkner arduratu da ekoizpenaz. Nahasketak Jordi Morak hartu ditu bere gain, eta Victor Garciak masterizatu ditu. 

Ikus-entzunezkoari dagokionez, Gomez Selvak zuzendu du, eta diskoaren portadaren diseinua Fortun Fortunek egin du. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.