Belar Sounds musika programazioaren seigarren edizioa hasiko da ekainaren 15ean. Hilaren erdialdetik irailaren 14ra bitarte, uda osoko musika eskaintza dakar Gasteizera.
Zuzeneko bederatzi kontzertu izango dira, askotariko estilotakoak: rocka, funka, folka, bluesa, countrya, besteak beste.
Emanaldiak aire librekoak izango dira, Farelina lorategian, eta guztiak 19:00tan hasiko dira uztailaren 6koa izan ezik; Mondo Infiel taldearen kontzertua 13:30ean izango da.
Ekainaren 15ean, Bartzelonako The Lizards r&r eta punk taldeak zabalduko du zikloa. Ekainaren 29an Juan Valls gitarra-jotzaile eta abeslariak, Ander Etxaniz baxu-jotzaileak eta Mikel Marco bateria-jotzaileak osatzen duten Ramada Inn hirukoa ariko da 70eko hamarkadako rocka eta folka eskainiz.
Uztailaren 6an, 13an eta 20an Mondo Infiel nafarrak, Arnau & The Honky Tonk Losers eta Groove Nazar taldeak igoko dira oholtzara, hurrenez hurren.
Abuztuaren 24an eta 31n, berriz, Susan Santosen eta La Ola Maldita-ren txanda izango da, hurrenez hurren.
Eta, irailean, Kokein eibartarrak eta Hermana Furia arduratuko dira Belar Sounds egitaraua ixteaz (abuztuaren 7an lehenak, 14ean bigarrenak).