Hilabete geratzen da 2024ko Azkena Rock Festival jaialdia abiatzeko, eta antolakutzak, azken-azken parte-hartzaileak baietatzearekin batera, behin betiko kartela itxi eta aurkeztu du.
Azken orduetan bi izen gehitu dizkiote aldez aurretik jakinarazitako artista-zerrendari. Batetik, Barry Adamson, Buzzcocks edo Nick Cave & The Bad Seeds taldeetako partaide izandakoa eta bakarka ere ibilbide sendoa egina duena. Eta, bestetik, Bala grunge eta stoner talde basatia, bi galiziar emakumezko musikari bikainez osatua.
Ekainaren 20tik 22ra bitarte, orotora, 56 talde ariko dira Mendizabalako agertokian. Guztien artean nabarmeduko dira: Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta Ezpalak.
Hiriko Andre Maria Zuriaren plazara ere iritsiko da ARF. Bermutaren orduan hasita, zuzeneko musika eta doakoa eskainiko dute. Ekainaren 20an Lisa & The Lips taldearen txanda izango. Hurrengo egunean, larunbatean, The Pickin’ Boppers taldea ariko da.
Informazio gehiago, sarrerak eta egitarau osoa ARF-ren webgunean