Anne Etchegoyen kantariak Festa izeneko disko berria prestatu du. Uztailaren 10ean aurkeztuko du, zuzenean, Iruñean, sanferminen testuinguruan. Kontzertua zezen plazan izango da, 19:15ean, eta Alma Loca taldeko kide bat izango du alboan; zehazki, gitarra-jotzailea.
Izan ere, talde horrekin batera ondu du Donapauleko abeslariak disko osoaren aurrerapen-kanta den singlea: Maria, gure ama. Abestiari dagokion ikus-entzunezko bideoklipa ere zabaldu du.
Alma Loca-koen parte-hartzeak kutsu flamenkoa eman dio kantari. Gipsy latindar hirukoa osatzen baitute Jose Jimenez, Isidro Echeverria eta Antonio Jimenez Lacho musikariek.