entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-03

Andoaingo Rock Jaialdia egingo dute ekainaren 19an

Audience, Belako, Inoren Ero Ni, Rüdiger eta Angel Kaplan ariko dira Bastero kulturguneko eta Ondarreta ikastetxeko eszenatokietan.

Euskal Herriko lau talde eta Asturiastik etorritako Angel Kaplan-ek osatzen dute aurtengo Andoaingo Rock Jaialdiaren kartela. Ekainaren 19an izango da, taldeak bi agertokitan joko dute zuzenean (Bastero kulturgunean eta Ondarreta ikastetxean), eta 12:30etan hasiko dira emanaldiak.

Gernikako Audience taldekoek kaleratzear duten disko berriko hainbat single zabaldu dituzte jada, eta litekeena da Andoainen ere baten bat jotzea. Mungiako Belako laukoteak, bestalde, Plastic Drama lana aurkeztuko dio Andoaingo publikoari. Rüdiger, Willis Drummond taldeko Felix Buff baterijolearen proiektua da. Eta Inoren Ero Ni Andoainen bertan aspaldi, BAP! ostean sortutako banda da. Azkenik, Angel Kaplan Asturiasetik etorriko da.

Doako sarrerak eskuragarri izango dira ekainaren 4tik aurrera Bastero Kultur gunean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.