Azala.
Taldearen izen bera jarri diote disko berriari Matxet, Marga eta
enparauek
Anai-arrebak bueltan dira eta ez dira beren bidetik atera. Beren soinu esentziari eta espirituari eutsi diote, baina eboluzionatzeari utzi gabe. Garapena nabarmena da gainera: gardenagoa da disko berria, finagoa.
Erro beltzeko musika, popa, funk eta disco doinuak, rocka, melodiak eta elektronika aurkituko ditu entzuleak disko berri honetan. Ostiral honetan (hilak 13) aurkeztuko dute berau Donostian.
Martxoak 13, Dabadaba aretoa (Donostia)
21:00etan
ANAI ARREBAK + Djak
8 / 10
Gogorretik dantza pistara
Anai Arrebak taldeko kideek ibilbide luzea dute, luzea eta intentsoa:
Naizroxa, Trigger Travis, Jousilouli eta beste asko. Muturreko musika
sortu eta berau orkatilak apurtu artean mila agertokitan interpretatu
ondoren, 2010ean Anai Arrebak sortu zuten, rockeroak disco musika
egiten. Euskal Herriko musika eszenari freskotasuna eman zion new-wave,
disco eta post-punk proposamen vintage bezain berritzaile eta batez ere
dantzagarriak.