entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-24

Aitor Etxebarria eta MICE ariko dira Primavera Pro-n

Ekainaren 2tik 4ra bitarte Bartzelonan egingo duten nazioarteko musikaren topaketan parte hartuko du Basque. Music. Ekimenak lehenengo aldiz.

Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. 2021eko hau jardunaldi profesionalen hamabigarren edizioa izango da, eta lehen aldiz parte hartuko du Basque. Music.-ek.

Aitor Etxebarria eta Mice izango dira Euskal Herriko bi ordezkariak, eta modu presentzialean egingo diren gainontzeko ekitaldiak bezala, euren kontzertuak ere streming bidez zabalduko dira mundu osora. Gainera, Bartzelonako nazioarteko azoka profesionalean parte hartzeko aukeratuak izan diren bi proposamenek speed meeting saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Kontzertu hauekin Basque. Music.-ek 2020an Covid-19aren ondorioz bertan behera gelditu zen deialdia berreskuratu du.

Kontzertuek doako sarrera izango dute eta CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan izango dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.