entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-26

‘Agur’ bideoklipa aurkeztu du Ilargik

Lezoko abeslariak hilabete honetan aurkeztuko du bere lehen diskoa. Aurrerapen gisa, Agur kanta eta bideoklipa sareratu ditu.

Ilargi abeslari lezoarrak aurki kaleratuko du lehendabiziko estudioko lan luzea. Urtarrilean ‘Betirarte’ kanta sareratu zuen, eta orain bigarren singlea ere zabaldu du: Agur.

Diskoa Mutrikuko MAE estudioan grabatu du, Iker eta Haritz Laurobarekin.  Zortzi abestik osatuko dute diskoa, horietatik zazpi euskaraz. Pop, pop-rock eta indie doinuak dira nagusi, eta batzuek sentimenduetatik idatziak omen dira, eta beste batzuk injustiziekiko kritikatik. 

Agur kantaren bideoklipa, Txoritokieta eta Jaizkibelen grabatu zuten, eta prozesu horretan Idoia Motiño eta Maitane Rodriguez izan ditu bidelagun. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.