Sei Urte bizkaitarrak
Urte luzez egindako lanak etekinik izan du azkenean. Bizkaiko taldeak Bapatean izenburuko lehen diskoa plazaratu berri du Metak diskoetxearen eskutik.
Hamahiru. Horiek dira Iokin Elortza eta Julen Oarbeaskoa berriztarrek musika munduan daramaten denbora. Hamabost zituztela ekin zioten lehenengo aldiz, baina hogeita hamarretik hurbil daudela iritsi zaie disko bat grabatu eta nolabait ezagutzera emateko ordua. Bitxia bada ere, Sei Urte izeneko talde batekin.
Bapatean (Metak, 2003), gitarrez eta melodia garbiz beteriko diskoa da, pop-rockaren eremuan aise kokatzen den lana. Iokinek kontatu dizkigu orain arte taldeak eginiko urratsak: