entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Myriam Garzia 2015-04-15

'Ezpalak', Sei urte taldearen estudioko seigarren disko distiratsua

Zortzi kantu berri dira

Ezpalak diskoaren azala. Ezpalak diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Berrizekoek Estoldetan izeneko beren estudio-laborategian sortu eta grabatu dute lan berria

1998an Orain izeneko lehen diskoa kaleratu zutenetik, "ia 20 urte igaro dira" gogoratu du Iokin Elortzak, Sei Urte taldearen gitarra jolea eta abeslariak. "Ibilbidea nahiko oparoa izan da", dio Iokinek. Hala ere, atzera begiratu gabe, sortu berri dute Ezpalak (autoekoizpena) disko distiratsua, rock modernoa, british-pop eta indie ukituen artean murgiltzen den 8 abestiz osatutako diskoa, eta taldearen garapena agerian uzten duena.

"Ezpalak metafora polita iruditu zitzaigun... Sei Urte enborra izango balitz bezala sentitzen dugu, eta enbor horrek askatzen dituen ezpalak, gure ibilbidean egin ditugun diskoak eta abestiak izango lirateke. Metafora hori tarteko, sortu genuen izen bereko abestia eta honek izena eman dio diskoari", jarraitu du Iokinek.
Diskoak 8 abestik baino ez edukitzea "bilatua izan da. Egun entzuleengan arreta piztea nahiko zaila da eta, guretzat ere lana trinkotzen eta errazten da. Bestetik, ez duzu hainbeste energia galtzen eta egindako lanari energia gehiago eman ahal diozu", dio Iokinek. "8 abesti horiekin diskoa eginda zegoela ohartu ginen", gaineratu Julen Oarbeaskoak, baxu joleak. Diskoa laburra bada ere
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.