Deskontrol: punk & Oi! & arrasate
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Beltza Records disko dendaren inguruan gauza interesgarri ugari dago, eta interesgarrienetako bat, dudarik gabe, izen bereko zigilua da. Duela sei urte sortu zen, eta orain arte bost erreferentzia eman du argitara, betiere gertutasuna eta kalitatea irizpide hartuta.
Luis Beltza dugu Beltza Recordseko arduraduna, eta urte dezente eman ditu musika munduan. Beste gazte asko bezala, punkak eta Euskal Herrian 80ko hamarkadan suertatu zen rock erradikalaren eztandak erakarrita murgildu zen mundutxo horretan, baina handik gutxira mod eszenarekiko interesa piztu zitzaion, eta hortik datorkio bere zaletasun nagusia: soula eta musika beltza oro har. Zaletasun horiek bultzatuta, Beltza Records denda zabaldu zuen 1990ean.
Zigiluarena geroago etorriko zen, 1998an: