Josu Bergara kantautoreak (1979an, Ean jaioa, Bizkaian) ibilbide oparoa izan du musika munduan. Txikitatik biolontxelo ikasketak hasi eta hamazortzi urterekin gitarra hartu zuenetik abestiak konposatzen ibili da. Euskal Herriko ehunka eszenatokitan, Londres, Bartzelona, Madril edo Valentzia bezalako hirietan kontzertuak eskaini ditu. 2015eko urrian bere laugarren diskoa argitaratu du "Kanta Txikien Indarra" (Taupaka elkartea, 2015) Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako lana.
Hirukote formatuan etorriko dira: Nerea Alberdi (bibolina) + Mikel Nu