entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2016 01 10
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Imanol Carballo + Amorante + Liher + Eneritz Furyak + Jon Basaguren + Mikel Uraken + Ekiza + Goliath Imanol Carballo + Amorante + Liher + Eneritz Furyak + Jon Basaguren + Mikel Uraken + Ekiza + Goliath + Lorea Intxaurrandieta + Occhi di Farfalla + Josu Bergara + Physis versus Nomos 19:00 Niessen kulturgunea Errenteria

    Oarsomusika elkarteak eta Musikazuzenean komunitateak Jaialdi Akustikoa antolatu dute elkarlanean Urtarrilaren 10 arratserako. Honakoa, jaialdi akustikoaren hirugarren edizioa izanen da, aurreko urteetan Elorrio eta Andoainen ospatu ondoren. Guztira 12 izanen dira oholtza hartuko duten musika proposamenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Orotara, bi ordu iraungo ditu ekimenak.

    Gurean, formatu txikian ari diren musikariak batu ditugu emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten izeberraren punta irudikatuz. Aurreko edizioetako parte hartzaileen zerrenda anitza bezain koloretsua izan zen: Mursego, Sorkun, MobyDick, Petti, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joseba B. Lenoir, Morau ta Benardo, Jon Gurrutxaga, Anari...

    Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dugu!

    Amorante
    Zaila da Amoranteren jarduna hitz batean laburtzen. Baita parrafo batean ere. Dakiguna da parean tokatu zaigun bakoitzean aho zabalik utzi gaituela, ez soilik inoiz gutxitan izan dugulako antzeko deus entzuteko aukerarik, baizik eta musikari erabatekoa delako Iban Urizar, ezin barrurago sartzen delako bere ahots tarratatua, zehaztasun inbidiagarriz jotzen dituelako bat, bi, hiru edo auskalo zenbat instrumentu.

    Liher
    Donostiako Lide Hernando kantari gaztea da ezkutatzen da Liher izenaren atzean. Duela bi urte hasi zen kantuak egiten gitarraren laguntzaz, eta 2015ean zazpi kantuz osaturiko "Arrazoi gutxi, denbora asko" diskoa editatu zuen. Egun, bakarka aritzeaz gain, banda formatuan ere taularatzen da.

    Eneritz Furyak
    Kasernarat taldeko abeslaria da Eneritz Furyak. Taldearekin ibiltzeaz gain, bakarka gitarra akustikoaren laguntzaz ere eskaintzen ditu emanaldiak, bere kantuak are biluziago taularatuz. Ahots berezi eta indartsua du Irun hiriko abeslari gazteak, lehen entzunaldian arreta eragiten duten horietakoak.

    Jon Basaguren
    Izaki Gardenak taldeko abeslari eta kantuen sortzailea da Jon Basaguren. Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Lehen pausoak, hala ere, bakarka eman zituen, gitarra akustikoaren laguntzaz, denboraren poderioz, banda osatu eta diskoak grabatzearekin batera. Musikalki folk eta amarikana doinuetan sakontzen du.

    Mikel Uraken
    Bilbotik, folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean, bestelako erritmoetan. Bidean hiru disko grabatu ditu, azkena, 2015 urte amaieran argia ikusi duen

    Oarsomusika musikazuzenean komunitatean http://musikazuzenean.com/oarsomusika Musikazuzenean http:
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.