Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Talde ezagunak bira berezia prestatu du. 10 egunez jarraian, maiatzaren 15tik 24ra, taldearen historian inportanteak izan diren lekuetan, edo orain arte bisitatu ezin izan dituzten areto ttipietan arituko dira. Taldearen ideia, berriz, argia da: 'Sustraietara itzultzea, rock'n'roll-ara, ahal bezain bolumen, ke eta izerdi botatuz'. Horretarako, kanta zahar dezente berreskuratu dituzte.
Gainera, taldea laukote izatetik boskote izatera pasako da. Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Sumision city blues, Sexty Sexers, Izaki Gardenak...) taldeko kide berria da dagoeneko.
www.willisdrummond.net
www.willisdrummond.bandcamp.com
https://www.youtube.com/watch?v=crGGUJqEjsU
https://www.youtube.com/watch?v=Rn4DMS_AfGA
A: 15
Marseillako (Frantzia) taldea da Departure Kids. Power-pop/mod/garage soinuak jorratzen dituzte 2011tik.
Doan
http://departurekids.bandcamp.com