Urko Menaiak adierazi du: "Kontzertu hau oso berezia izango da niretzat. Izan ere luxuzko banda batekin arituko naizelako: The Basques (Mikel Zubiria baterian, Fernando Neira baxu elektrikoan eta Sergio Villar gitarra elektrikoan). Iparramerikatik 2011ean egindako bira ostean nere konposizioek beste bide bat hartu zuten. Folk Country kutsua hartu zuten nolabait eta gaur egun alboan dudan bandaren eraginez efektu hori areagotzen da".
Brooklyn-etik (New York), hard blues & rock.
Pierrot,Jon Urrutia euskal musikariak 90eko grunge, indiefolk edo amerikana bezalako eraginak dituen izaera gordineko folk rock errepertorioa eskaintzeko hartu duen guda izena da.
Hainbat bandetatik pasatu ondoren, Pierrot bere bakarkako bidea hartu eta bere abestiak,
soilik ahots eta gitarragaren laguntzas,giro intimo eta doinu erakargarriak nahastatuz.