Eratu Ondarroa, Agurain eta Gasteizko kideak dituen hirukotea da. Eratuk asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik. Taldea irekita dago kantuak eskatzen duen hori guztia landu edo ematera. Horren erakusle da kantu gehienek bere baitan askotariko estiloak hartzen dituztela. Oso presente dago metal oinarria -eskola zaharreko thrashetik pisutsuagora hel daitekeena- kantuen enborra ere badena, baina hard-rocka, heavyaren
http://www.eratutaldea.comDoan!
Euskal Herri musika eta soinu-tresnak deituriko kontzertu didaktikoa izango da ostegunean, urtarrilak 9, iluntzeko 20.00etan, ekitaldiko protagonista Juan Mari Beltran musikaria izango dela. Txanbela, arrabita-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina eta xirula-ttunttuna jotzen dituen Beltranekin batera Ander Barrenetxea (panderoa, txalaparta, danborra, ahotsa, arxaluak eta ttipiuntzia) eta Andoitz Antzizar (trikitixa, ahotsa eta panderoa) izango dira eszenatokian.
Ekitaldiak euskal herri musikaren kantu, doinu, dantza eta soinu tresnen hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakustea du helburu. Kontzertuan zehar