The Allnighters Gasteizko talde oso beteranoa da, izan ere, kondairak dioenez talde honen aurretik ez zuen inork musika beltza lantzen Gasteizen, ezta Euskal Herria osoan ere. Taldea 1988an sortu zuten, eta Rhythm&blues, soul, boogie eta Chicagoko bluesa egiten maisuak zirela erakutsi zuten oso azkar. Kontzertu energiko ugari egin zituzten eta bi maketa, hiru disko eta bi single kaleratu zituzten 1998an taldea onenean zegoenean utzi zuten arte. Luzaroan taldekideak beste hainbat proiektutan murgilduta ibili dira: The Boogaloos, Ortophonk, Go Freaks, Acapulco Gold Diggers, Electric Five Samba, The Cherry Boppers... eta bukatzera doan 2013 honetan kontzertu gutxi batzuk emateko elkartzea erabaki dute.
http://theallnighters.bandcamp.com/album/soulful-rhythm-bluesOstegun honetan, Abenduak 19, Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 17 musikari gaztek osatzen duten "REUNION BIG BAND" taldeak joko du Donostiako Doka Kafe Antzokian.