entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2013 11 22
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Napoka Iria + Joseba B Lenoir 22:30 Gaztetxea Andoain

    Sarrera 6 euro.
    Napoka Iria bikoak disko berria kaleratu berri du. Arnasten ikasteko berriz (Bonberenea Ekintzak) diskoaren aurkezpen emanaldiak lauko formatuan eskaini eta gero, betiko biko formatura itzuliko da Napoka Iria.

    Napoka Iria
    Birikak aire garbiz beteta dator Napoka Iria Arnasten ikasteko berriz lan berriarekin. Oraingoan estudiotik pasatu dira diskoak behar zuen denbora eta dedikazioa eskaini ahal izateko. Grabazioan, musikariak, Iban Urizar (Cafe Teatro, Andrakan, Bizarra) tronpetan eta Felix Buff (Willis Drummond, Tin Trails, Napoka Band....) baterian hartu dute parte.

    Joseba B. Lenoir
    Beran (Nafarroan) hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Eta hori erakusten du Instroak Vol. 2 grabazioan. Oihartzun amerikarreko bederatzi abestiz osaturik, bluesa, folka eta rocka ditu osagai nagusi; Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora batzuetan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan, oinarri erritmiko hipnotikoak uztarturik.

    Sarean:
    http://www.napokairia.bandcamp.com
    http://www.josebablenoir.bandcamp.com

  • IZU NAUK + EVETH + TAUPADA 22:30 Gaztetxea Legazpi

    Doan!
    www.facebook.com/events/530100960398550

  • ENEKORA ENEKORA 22:00 Matadexe AZKOITIA

    ENEKORA + BERRIKETAN

    http://enekora.com
  • VICTOR PUERTAS 21:00 Le Bukowski Donostia

    Ostiral honetan harmonika-jole ospetsuak joko du  IKER PIRIS eta bere taldea den "THE ROMANTICOS"-ekin batera.
    8

  • Sorgin Gaua X 20:30 Zizur Nagusia (Nafarroa)

    Karro

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.