entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2013 11 01
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Berri Txarrak + Ni Berri Txarrak + Ni 23:00 Azpeitiko Sanagustin kulturgunea Azpeitia

    BTX taldeak 'Haria' diskoa aurkezteko bira amaiera iragarri du. Euskal Herrirako zazpi data iragarri dituzte. Amaiera bira hau estatu espainoleko zenbait tokietara zabalduko da, ere. Zaragoza, LLeida, Alacant, Sevilla, Guadalajara, Cadiz, Malaga edo Burgos hirietara, esaterako. Azken boloa Bilboko Kafe Antzokian izanen da, Abenduaren 1ean.

    Berri Txarrak
    1994. urtean Lekunberri (Nafarroa) herrian sortuak, gaur egun euskal rockaren erreferentzia zuzena da Berri Txarrak taldea. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa osoan, Amerikan eta Asian eskaini dituzte emanaldiak, etengabeko kontzertu biran. Bidean, zazpi disko plazaratu dituzte. Azken urte hauetan guztietan taldekide aldaketa ugari jasan dituzten arren, taldeak aurrera egin du beti. Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Galder Izagirre (bateria) eta Dacid Gonzalez (baxua eta azpi-ahotsak) osatzen dute banda egun.

    Estudioko azken emaitza duten 'Haria' (Kaiowas Records, 2011) diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. Disko berriko kantuekin batera, ia 20 urteetako musika bidean eginiko abestiekin osatuko dute zuzeneko kantu zerrenda.

    Ni

    http://www.sanagustinkulturgunea.net
  • THE RISE 20:30 xurrut gorliz

    korto emanaldia eta THE RISE taldearen kontzertua.

    https://www.facebook.com/xurrut.gorliz
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.