entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2013 10 12
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • PARALELOAN #7 ANTHONY NAPLES + CHELIS 23:30 Kafe Antzokia - Goiko Solairuan Bilbo

    ANTHONY NAPLES (Proibito / Trilogy Tapes / Mr. Saturday night)

    New York bigarren gaztaro bat bizitzen ari da musika elektronikoari dagokionean. Klub kultura mundura hedatu zuen hiria (Paradise Garage bezalako garito mitikoekin) oso momentu gozoan aurkitzen da, dantzarako musikaren espiritu underground eta desinteresatua errekuperatzen ari den komunitate gazte bati esker. L.I.E.S, White Material eta Proibito bezalako zigiluez ari gara besteak beste, azken hau oraingoan dagokigun Anthony Naples-ek gidatua.

    Ez du denbora galdu Anthony Naplesek, denen ahotan ibili diren 3 maxi editatu ditu urte betean bere izenez eta Four Tet bezalako artista kontsolidatuen babesa jaso du besteak beste. Bere soinuak House eta Techno klasikotik edaten duen arren, badu nolabaiteko jarrera punk eta lo-fi bat, bere belaunaldiko Newyorkinoek bakarrik egin dezaketen bezala. Bere sesioetan Acid House, Detroit Techno, New Wave, Funk baita Noise musika tartekatzen dira, beti ere amankomunean gauza bat izanik: Pretentsiorik gabeko dantzarako musika DIYa.

    CHELIS (Lo Fi Funk)

    Chelis Zaragozarra, entziklopedia musikal bat da, askoren ustez estatuko DJ-rik onena. Bizitza erdi darama pintxatzen, askok estatuko DJ onenetako bat kontsideratzeraino. Bere geldiegonezinak estilo bakar batekin ezkontzea galerazten dio; Bera hor zegoen Dubstep-a oraindik izen ezezagun bat zenean espainian, Skweee eta Wonky-a bezalako estilo minoritarioak naturaltasunez pasatzen dira bere eskuetatik, eta soinu beltz eta klasikoenganako maitasun erabateko bat erakusten du. Robotdiscos distribuidoraren eta Lo Fi Funk zigiluaren atzean ere badago. Klasea, estiloa eta jarrera, Chelis balio seguru bat da aretoa hankaz gora jartzerako orduan.

    http://www.kafeantzokia.com/web/eu/sarrerak/sarrerak-erosi
  • URTZI AZKUE & THE FUNK JUNKERS + MERY MAY & THE MUPPETS 21:00 XURRUT GORLIZ

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.