Erratzuko Besten baitan KASKEZURren kontzertua ZubiPuntan.
Musika kubatarra zuzenean.
Sarrera: 10 / 12
70 eta 80 urte dituzten arren, LOS JUBILADOS indar handiarekin datoz aurten ere. Disko berria grabatzera datoz Euskal Herrira, baita azken lan hau zuzenean aurkeztera ere Europa osoan. Buena Vista Social Club-ekin batera son estiloaren lekuko ezagunena den taldeak Europa zeharkatuko du 15 bat kontzertu emanez, tartean honako hau.
Santiagoko Casa de la Musica jotzen duen talde mitikoa da Los Jubilados. 1999an elkartu ziren berriro. Urte berean, haien lehen diskoak 'Nuevos cubanos' Cubadisco sari ezaguna jaso zuen. Ospeak mugak gainditu zituen. Hego Ameriketan zein Europan kontzertuak ematen hasi ziren. Orduz geroztik bira bat baino gehiago egin dute atzerrian. 2012an, Euskal Herrian, Frantzian, Espainian eta Austrian aritu ziren Kameluaken eskutik.
Ez dago zalantzarik dantza edo Kubako musika eta kultura gustuko dutenek, ez direla aspertuko talde honekin!!