Igande honetan, ekainak 9, BAT-BATEAN bertso emanaldi berezia izango dugu Donostiako Doka Kafe Antzokian.
Emanaldi hau bertso saio bat da bai, baina baita musika saio bat eta kantu saio bat ere. Hitz denak bat-batekoak izango dira, lekura egokituak. Musikak aldiz aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak munduko musiken aire berezietan eginez, samba, sona, tangoa... Eta bertsoak, musikarekin bat- batean, bi gozamen aldi berean! Oskar Estanga, Jon Martin, Aimar Karrika, Migel Mari Elosegi eta Etxahun Lekua izango dira taula gainean...
5