Kutxa eta enparauak topera, disko berria besapean, eta aitorleku guztietan oka egiteko prest. Punk errabiaduna 80etako beterano hauen eskutik.
DOAN.
Ateak eta txarteldegia zabaltzea: 21:00 / Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 17,00 e (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com). Txarteldegian: 21,00 e
James Hunter kantaria bere disko berria aurkeztera datorkigu. Bere "People Gonna Talk" (2006) eta "The Hard Way" (2008) aurreko diskoak Grammy sarietara izendatuak izan ziren. Soul eta rythm & blues doinuak maisuki jorratzen ditu. Aretha, Franklin, Van Morrison, Etta James edota Wilie Nelsonekin batera biran aritu izan da. "Minute By Minute" deitzen da bere disko berria eta martxoaren 23an plazaratuko da. Zuzeneko bizia eta elegantea eskeintzen du James Hunterrek. Berarekin datozen musikariak luxuzkoak dira.
Doan.
5
MARCELLUS PITTMAN
Marcellus Pittman, egunez egun, Detroiteko DJ eta produktorerik handienetako bat da, jardunean dabiltzanetatik kultuzko etiketa harro eraman dezakeen bakanetako bat. Bere itzala egungo musikari gazteetara aise luzatu da, batez ere Technoaren sustrai afroamerikarrak oinarri hartuta koordenada berrietara abiatu diren artistetan. Egun mitikoak diren bere Dj sesioak -Soul, Disco, Techno eta Housearen artean mugitzen direnak- Motor Cityaren historia bizia dira, baina bere produkzioak eraman dute Marcellus Pittman gaur egun den undrergroundeko pseudo-izar izatera. Nahiz eta bere lanen oinarri klasikoa eta organikoa begibistakoa izan-Chigagoko Housetik hurbil eta kutsu jazzeroekin-, ezkutuko aurpegi esperimental bat ere badute; guk maite dugun bezela gorputza dantzan jartzeaz aparte burua pentsatzera behartzen, proposamen armoniko ezhoikoekin eta erritmo trabesekin. Pittman-en izena betirako egongo da eszena honetako beste pertsonai haundiarekin lotuta, Theo Parrish-ekin hain zuzen ere; batetik bere Sound Signature zigiluan lan ugari argitaratu ditelako eta bestetik Parrish-ek zuzentzen dituen The Rotating Assembly eta 3 Chairs-en partaide izateagatik -azken hontan Moodymann eta Rick Wilhite-rekin batera-. Marcellus Pittman-ek proposatzen diguna beraz zera da; Cabiarra connoiseurrentzat, eta ekstasia hasiberrientzat, bi orduko