Estitxu Pinatxo abeslari berriarekin Dambak emango duen lehen kontzertua izango da. Korrika amaieraren karietara 'Hautsi' single berria aurkeztuko du taldeak
http://www.korrika.orgInstroak Vol. 2 disko berria aurkeztuko du Josebak.
http://youtu.be/UayDysls-FQ
www.hotsak.com
Beran (Nafarroan) hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin
handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da
eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa.
Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Tresna nagusia gitarra du
baina perkusioak, bateriak, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren
tresna ugari ere erabiltzen ditu pedal festaz gain.
Oihartzun amerikarreko piezak, non bluesa, folka eta rocka ditu osagai
nagusi; Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora batzuetan, baina
Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen
ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan, oinarri erritmiko hipnotikoak
uztarturik.
One man band formula indartzeko Felix Buff (Willis Drummond), bateria
eta perkusioetan, eta Raul Garcia (Mugaldekoak) zerrarekin ditu
grabazioan lagun, proposamena sonoritate ezberdinetara eramanez. Behin
sarturik ezin atmosfera horietatik ihes egin.