entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2013 03 17
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • COSHIVA 20:00 BBK aretoa Bilbo

    COSHIVA, abeslaria eta konpositorea izan eta instrumentu anitz jotzeaz gain, alderdi askori heltzea lortzen duen idazle sakona da. Bere abestiak oso landuta daude eta pop erakargarritasun handia dute. Bere egoitza Vienan, Austrian, izan arren, Salzburgokoa da, eta berariazko merkatuak Austria eta Alemaniakoak ditu, baina bere musika askoz ere publiko zabalagoarengana irits dadin tematuta dago, ingelesez abestuta. Bere musikan, kidetasun garaikideko izaera nabaria senti daiteke.
    Abesti berriak dituen Soundcloud esteka:
    http://soundcloud.com/coshivaofficial/sets

  • Gazta zati bat 19:00 Ondarroako Kafe Antzokia Ondarroa

    Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute. Musika, irudiak eta zuzeneko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Udane Juaristi margolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.
    Emanaldia Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan dago.
    http://www.gaztazatibat.eu

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.