SEI URTE
22:00
Gaztetxea
Arrasate
Kooltur Ostegunak ekimenaren berri baten barruan, Berrizen jatorria daukan Sei Urte talde beteranoa izango da. Gauzak horrela, Martxoak 31, Hyssopus eta beste hainbat taldetan aritutako lagunek sortu zuten pop-rocka egiteko. Metak-ekin eta Estoldetan diskoetxe propioarekin hainbat disko kaleratu dituzte; eta oraintxe 'Atlandita' izeneko lan berria, seigarrena, dakarte beso azpian. Elortza anaiek gidatutako taldeak erakutsi du euskarazko pop-rocka egiten maixuak direla eta iraganean pop-rockarekiko zeuden aurreiritzi asko apurtu dituzte kantu borobil eta gitarreroak eginez.
Azken lan honetan New Order, Itoiz eta Jotakieren arrasto nabariak aurki daitezke, orain arte egin dute ilun eta rockeroenean.