Irunen sortu, baina egun Bartzelonan bizi den Oskar Benas musikariak, emanaldi akustikoa burutuko du astearte kulturalen baitan Parral tabernan.
Pasa den urte amaierara arte Maika Makovski musikariaren taldeko kide izan zenak, bakarkako bideari eutsi dio berriz (inoiz alboratu ez badu ere), berriki ekoitzi dituen lan anitzek erakusten duten bezala: "Vida vierte, muda muerte" eta "La gran isla de Creto".