entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2013 03 10
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Gazta zati bat 19:30 Lizeo antzokia Gernika

    Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute. Musika, irudiak eta zuzeneko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Udane Juaristi margolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.
    http://www.gaztazatibat.eu

  • Anariren afixa. ANARI BANDA 19:00 PUTZUZULO AMETS FABRIKA ZARAUTZ

    ANARI BANDAren bira amaiera. AZKEN KONTZERTUA BANDAREKIN.
    Boladatxo baterako ANARI taldeak jotzeari utziko dio bertako zenbait partaideren proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Hala ere, lau kontzertu egingo dituzte bira luze eta emankor hau merezi moduan bukatzeko. Eta zarauztarrek eta bertara joaten direnek, bira honetako azken kontzertua, etxean izateko zortea izango dute:
    www.putzuzulo.net
    Antolatzaileak:
    Xakela Gaztetxe Asanblada
    Zarauzko Sorgina
    Bilgune Feminista

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.