Dr. Sax bakarlari gasteiztarrak kontzertua eskainiko du bere hirian. Musikari ipurterre hau Arenna, Dixon II, Electric Riders, Alice in Veins, Granpa's Ultraspaceship edo Sacramento bezalako taldeetan ibilia da. Baina honakoan, Parral tabernako astearte kulturalen baitan, bakarka eta formatu akustikoan ariko da 2011an kaleratu zuen Mantras Of The Rainy Nigh diskoko abestiak aurkeztuz, eta abesti klasiko batzuk taularatuz.