40 urtez baino gehiagoz, Martin Carthy folk musikaren berritzaile
handienetako bat izan da, irudi maite eta gogotsuenetakoa, eta,
batzuetan, isilean polemikoenetakoa. Bere talentuak, agertokiko jarrerak
eta berezko xarmak zale ugari ekarri diote, eta folk musikaren
baitakoak ez ezik, beste genero batzuetakoak ere.
www.pserrano.com
Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute. Musika, irudiak eta zuzeneko, bapateko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Jon Maia bertsolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.
http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=12&id=16525&Itemid=318:00etan - JAMAICAN SOUL festa LE BUKOWSKI MUSIKA KLUBean... (jamaikar doinuak, soul-a eta R&B). Honekin, aurtengo edizioari amaiera emango zaio.
Sarrera: 6